Kudeaketa linguistikoaren aholkularitza
Kudeaketa linguistikoan kalitate ziurtagira - Bikain
Aholkularitza linguistikoa, enpresan hizkuntza beharrak aztertzean eta beraren hizkuntza prozesua optimizatzeko egin beharreko ekintzak finkatzen dituen plana da.
Bikain ziurtagiria
Euskararen erabilera enpresetan
BIKAIN ziurtagiria lortzeko beharrezkoa da ebaluazio prozesu bat gainditzea. Aipatutako ebaluazioan ezarritako neurketa unitatea Erreferentzia Marko Estandarra da (aurrerantzean EME), jarraian zehazten diren ardatzak eta mailak erabilita.
Lan arloak
Hizkuntzaren zainketa erakundearen irudian
Zer sartzen da?
- Errotulazioa eta ikusentzunezkoak
- Marketina, publizitatea eta jendaurreko ekitaldiak
- Ingurune digitala
Bezeroekiko eta herritarrekiko harremanak
Zer sartzen da?
- Bezeroekiko (persona fisikoak) eta herritarrekiko harreman idatzirako zerbitzua eman, baita produktuak eskaintzeko orduan ere.
- Bezeroekiko (persona fisikoak) eta herritarrekiko ahozko harreman zerbitzua, baita produktua eskaintzeko orduan ere.
Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Zer sartzen da?
- Lanari lotutako hizkuntza-paisaia
- Idatzizko komunikazio bertikala eta horizontala
- Ahozko komunikazio bertikala eta horizontala
- Baliabide informatikoak
Pertsonen kudeaketa
Zer sartzen da?
- Pertsonen kudeaketa
- Laneko prestakuntza
Kanpo-harremanak
Zer sartzen da?
- Administrazioa
- Erakunde pribatuak: bezeroak (persona juridikoak), finantza-entitateak, produktu- eta zerbitzu-hornitzaileak, etab.
- Bestelako harremanak: aliatuak, taldeko enpresak, erakunde kolaboratzaileak, etab.
Kudeaketa sistema
Zer sartzen da?
- Estrategia: hizkuntzen kudeaketa kudeaketa-sistema orokorrean integratzea
- Bezeroak edo herritarrak eta produktuak edo zerbitzuak: hizkuntzen kudeaketa bezeroekiko eta herritarrekiko harremanen kudeaketan eta produktuen edo zerbitzuen garapenaren kudeaketan integratzea.
- Pertsonak: Hizkuntzen kudeaketa langileen kudeaketan integratzea.
Laguntzen zaitugu/span>
Lortu zure BIKAIN ziurtagiria
Hizkuntzaren egokitasuna eta ebaluazio prozesua ezagutzea oinarrizko zutabeak dira ziurtagiria arrakastaz lortzeko. Horregatik, EREINN-en esperientziarekin batera, erakundeei ziurtagiria lortzeko prozesuan laguntzen diegu.